Parte hartu!

Euskalduna zara eta bideojokoak gustoko dituzu? Anima zaitez eta egin bat gurekin!
Zenbat eta jende gehiagok osatu komunitate hau, gero eta dibertigarriagoa izango da! Anima zaitez, gozatzeko, ikasteko eta lagunak egiteko aukera ezin hobea!

Hemen dira gure kideak!

Zero H (Asier)
Bilbokoa. Magiazale amorratua denez, bere proiektuen bitartez ere ilusioa zabaldu nahi du. Laguntza soziosanitarioko erdi-mailako gradua amaitzen ari da eta “Mario Kart” eta “Destiny” jokoak dira bere gogokoenak.

Instagram Youtube 

 

Julentzio (Julen Arbe)
Bilbokoa. Txikitatik ikus-entzunezko mundua maite izan du; zinea eta antzerkiaz inguraturik bizi izan baita. Bideojokoak eta musika ere gustoko ditu. Batez ere, pelikula famatuetako abestiak gustatzen zaizkio. Gainera, “Los Sims” eta “Pokémon” dira bere bizitzan ezinbestekoak diren bideojokoak.
 InstagramYoutube

Nebukai (Ainhoa)
Donostikoa. Egunero ikasten eta lanean badabil ere, tarteka Twitch plataforman zuzenean aritzen da. Gustukoenen duen bideojokoa “The Legend of Zelda” bada ere, besteekin ere jolasten du. Berarekin abentura desberdinak bizitzeko prest?
Twitch / Instagram / Twitter / Youtube 

Alxshow (Alex Robleño)
Eibarkoa. Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ikasketak ditu eta esports jokalari ohia da. Gainera, OMNIS-eko zuzendaria da. Bertan eduki digitalak sortzen ditu eta kirol elektronikoen eta entretenimendu digitalaren aholkularia da. Bideojokoen zale amorratua bada ere, musika, miniaturak, kartak eta mahai jokoak ere maite ditu. “Half-Life”, “The Legend of Zelda”, “Pokémon” eta “Counter-Strike Saga” agertzen dira bere bideojoko gustokoenen artean.
Twitter / Instagram / Twitch / Youtube

Spankshock (Jon Ander Paniagua)
Bilbokoa. Elektrizitate eremuan dihardu lanean. Nahiz eta bideojoko mota asko maite dituen, bizirautean oinarritzen direnak gustoko ditu gehien. “Ark: Survival Evolved”, “Beat Saber” eta “Super Smash Bros Ultimate” aipatzen ditu adibide bezala.
Twitch / Instagram TwitterYouTube

Iker Bellido